2016(e)ko ekainak 15, asteazkena

Solasaldia Hamaika Telebistan: "Heziberri LOMCE aplikatzeko tresna bihurtzen ari da"

Hamaika TBren Gurean Gaur saioan, Hezkuntza Plataformen Topagunearen kide den Leire Barrera elkarrizketatu dute. Ekainaren 11n, ikasturtearen balantzea egin genuen Barakaldon. 178 ikastetxek 3. mailako azterketari planto egin diogu, LOMCE eta Heziberriri kontra egiteko. HPT-tik gogor kritikatu dugu Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua aipatu legea aplikatzeagatik.

2016(e)ko maiatzak 21, larunbata

Mobilizazioak 3. mailako azterketaren azken egunean

Maitzaren asken astean, 3. mailako azterketa (antza) egiteko azken egunetan mobilizazioak egingo ditugu kastetxeetan. Batez ere, maiatzaren 27an, azterketaren azken egunean, kontzentrazioak egiteko deladia luzatu nahi dugu.

Gainera, azterketa inposatu hauei ezetz esateaz nekatuta gaudela, honetaz gai, Euskal Herrian nahi eta behar dugun bestelako ebaluazio propioa aldarrikatuko dugu.

Gasteizko 21 ikastetxek planto egingo dutela jakin arazi diote Cristina Uriarteri

ko borondatea agertu dute. Hauen artean, 21, Gasteizko ikastetxeak dira. Egin duten elkarteratzearen ostean

> Albistea Gasteizko Plataformaren blogean

> Argazki galeria: klik hemen

55 ikastetxetik gora egingo dute planto, Bizkaian

Ikaskuntza prozesuaren egoera ezagutu, eta emaitzetan oinarrituta berau hobetzeko plana egitea du helburu Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako azterketak. Hala zehaztu du Hezkuntza Sailak. Egoera hori ahalik eta azkarren diagnostikatzea eta behar diren neurriak hartzea du xede. Hala, Heziberri planaren eredu pedagogikoaren markoak Lehen Hezkuntzaren etapa erdian barne-ebaluazio diagnostikoa egitea aurreikusten du. Guraso eta hezkuntza komunitateko agente asko ez datoz bat irizpide horiekin. Besteak beste, helburua ikastetxeen rankinga egitea dela uste dute. LOMCE lege organikoaren inposiziotzat jo dute, gainera. Hala, azterketon aurka planto egin dute. Bizkaian 53 ikastetxek hartu dute erabaki hori, oraingoz.

> Santutxuko guraso bati elkarrizketa, klik hemen

2016(e)ko maiatzak 9, astelehena

Deba Goieneko 12 ikastetxetan #LOMCEriPlanto egingo diote


LOMCE legeak azterketa bat ezartzen du LHko 3. mailako ikasleentzat. Horren aurrean, bailarako ikastetxe ia denek bat egin dute azterketari planto egitearekin. Hamabik ezetz esan dute eta geratzen den hamahirugarrena ez da posizionatu oraindik.

Hezkuntzarekin lotutako kanpo erasoak gizarteratzeko asmoz, etorkizunean ikastetxeen arteko ekimen bateratuak egitea pentsatzen ari dira. Horren harira, Deba Goieneko Hezkuntza Bilgunea sortzea proposatu dute era honetako legeen aurrean era kohesionatuagoan erantzuteko.

video

2016(e)ko apirilak 30, larunbata

120 ikastetxetan 3. mailako azterketari planto egingo diogu

HPTn egindako errekontu eta datu bilketaren arabera, 120 dira, gaurko egunez, LOMCEren aplikazioari jarraiki Heziberri 2020k agintzen duen 3. mailako azterketa ez egiteko hautua hartu duten ikastetxeak. Azterketa antipedagogiko hau maiatzaren 2tik 27ra bitartean egiteko agindu du EAEko Hezkuntza Sailak baina ikasle, familia eta, orohar, hezkuntza komunitatearen lanari esker, 120 dira, momentuz, ebaluazio inposatu hau egingo ez duten ikastetxeak.

120 ikastetxetan PLANTO  |  Araba: 29  |  Bizkaia: 46  |  Gipuzkoa: 45

HANDITZEN DOAN PLANTO ZERRENDA: KLIK HEMEN