BEREZIAK

2014(e)ko abendua 8, astelehena

GURE GIDA lansaioa prentsan

Hementxe dituzue, prentsan agertutako artikuluak GURE GIDA aplikatzeko lansaioaren ostean.
Eskerrik asko berriro, hurbildu zineten guztiei.

BERRIA

DIARIO VASCO

GARA



2014(e)ko abendua 6, larunbata

GURE GIDA aplikatzeko lansaioa

Gaur goizean Durangoko Kurutxiaga ikastetxean batzartu gara, GURE GIDA aplikatzeko lansaioa edo gogoeta egiteko. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik etorritako 100 bat pertsona hurbildu gara, primerako giroa, lan taldeak ta hausnarketa oso interesgarriak burutu egin dira. Gutxi Barru gaurko akta eta ondorioak prest eukiko ditugu. Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi zeuen partehartzeagatik!!!!

2014(e)ko abendua 1, astelehena

Gogoratzen dizuegu, datorren larunbatean, Durangoko Kurutziaga ikastolan GURE GIDA lantzeko lansaioa antolatu dugula. Animatu eta parte hartu!!!




2014(e)ko azaroa 14, ostirala

GURE GIDA Lansaioa

Abenduaren 6an, Durangon, GURE GIDA aplikatzeko LANSAIOA. Guztion artean egiten badugu askoz hobeto, ezta? berriro ere, gonbidapena luzatzen dizuegu, ateak zabalik egongo dira.

Lansaioa Durangoko zein lekutan izango den, aurrerago zehaztuko dugu.



Orioko curriculuma hitzaldia Durangon

Atzo, Durangoko Plateruenean 100 bat lagun elkartu ginen, Orioko curriculuma nola, noiz, zelan eta abar luze bat gehiago entzuteko gogoz.
Esanda eta eginda, hitzaldi oso interesgarria eta hizlari paregabeak!!
Ona hemen argazki batzuk, eta Orioko webgunearen lotura jartzen dugu. Bertan sartu, kuxkuxeatu, begiratu, irakurri, proiektu benetan polita, erreala eta egingarria. 

HPTtik eta  Lomceri ez Durangoko taldetik, mila esker Ruben Iglesias eta Eide Salegi!!


 
http://oriokocurriculuma.wix.com/kurrikuluma 




2014(e)ko azaroa 11, asteartea

Hitzaldia Durangon

Ostegun honetan, azaroak 13, arratsaldeko  19:00etan, Durangoko Plateruena kafe antzokian......GURE CURRICULUMA ERAIKI, ORIOKO ESPERIENTZIA Hitzaldia. Hurbildu zaitezte, zuen zain gaude!!


2014(e)ko iraila 25, osteguna

Urriak 11, Manifa-kalejira jendetsu, zaratatsu eta alaiak Iruñea, Bilbo, Gasteiz eta Donostian.

Euskal Herrian LOMCEri EZ! Guk gure hezkuntza eraikiz!!esaten diogula, eta gure ikastetxe, auzo eta herritan ez dugula aplikatzea onartuko, eta gure hezkuntza propioaren alternatiba eraikitzen jarraituko dugula aldarrikatzeko, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan kalejira giroko manifak antolatu ditugu. Jendetsuak, zaratatsuak, aldarrikatzaileak eta alaiak izatea nahi dugu. Zu zeu edota zure eskolan, familian, herrian, inguruan MUSIKA JO EDO ANIMAZIOA EGITEN DUEN NORBAIT BADUZU ETORRI TALDE OSOAREKIN aldarrikapen manifa eta festa girotzera.

Hementxe deialdirako kartelak:

                            SAREETAN ELKARBANATZEKO
http://gurehezkuntzaeraiki.files.wordpress.com/2014/09/kalejirak-u11_kartela.jpg

                         KALEETAN, ESKOLETAN, HERRIETAN JARTZEKO
                         KARTEL MUTUA: IKASTETXE, HERRI, AUZO         EKIMENETAN ERABILTZEKO
https://gurehezkuntzaeraiki.files.wordpress.com/2014/09/kalejirak-u11_kartela_mutu.jpg

2014(e)ko iraila 22, astelehena

Azkenengo egunetan, jendea LOMCEri aurre egiteko, zer material dagoen galdetzen egon da. Gehien bat "LOMCErik gabeko herriak"  dinamikaren inguruko materiala eta "Gure gida"ren inguruan. 
Beno ba, hementxe duzue mementurarte guk bildu dugun material guztia:
                       1- muGida, hezkuntza mugitzeko gida: kamisetak, egun beltzak, hainbat ekimen, mozioak.....

                    IRAKURTZEKO                DESKARGATZEKO
  
                       2- LOMCErik gabeko herria dinamika lantzeko: LOMCErik gabeko gela, ikastetxea, herria..

                                  HAINBAT MATERIAL
 
                       3- Gure Gida: LOMCEri aurre egiteko eta Euskal Herrian gure hezkuntza eraikitzeko.

                    EUSKARAZ                       GAZTELERAZ


Gehiena, deskargatzeko aukera dauka, arazorik baduzue horretarako, esaiguzue mesedez eta konpontzen saiatuko gara.

2014(e)ko iraila 17, asteazkena

LOMCEren ezarpena 2014-15 ikasturtean.

2013/06/17: "LOMCEk ez du inolako adostasunik" Uriarte.
2013/11/28: LOMCEren kontra auzitegietan egingo du bidea Uriartek.
2014/01/30: Urkulluk dio, LOMCEk parean izango duela euskal gobernua, eta LOMCEa aurten ezin dela ezarri .
2014/03/14: Uriartek "lasaitasuna" eskatu du LOMCEri dagokionez, datorren urtea "antolatua" baitago.
2014/09/10: "Gutxiegi elkarrizketan eta bateratasunean, ohorezko matrikula inposizioa eta inprobisazioa" Urkullu.

Eta zein da EAEko ERREALITATEA?
Hau jakiteko inkesta erraz bat betetzea eskatzen dizugu, zure ikastetxearen berri emanez. LOMCE aplikatzen hasi da. Lagundu hau aztertzen!
Ikastetxeetako zuzendaritza taldea, andereño, maisu, irakasle, hezitzaile....... inkesta bete eta bidali, 5 minutu besterik ez dira behar, eta guztiz anonimoa izango da.

Mila esker aldez aurretik!!!!!!


https://docs.google.com/forms/d/1RD6OUTrHUDdf9LQwhUhhsIaAKKkD2nAp27jxHCe0-CE/viewform



2014(e)ko iraila 12, ostirala

Ikasturte berria hasi berri dugu, eta nahiz eta batzuk ezetz esan, LOMCEa gure artean dago. HPT ez da geldirik egongo, eta aurten ere, aurre egiten saiatuko da bere indar guztiekin. Horretarako guztion laguntza eta partehartzea behar dugu, beraz, deialdia luzatzen dizuegu. Animatu eta etorri!!!

Bisitatu ere:




2014(e)ko maiatza 29, osteguna

Hurrengo "Hezkuntza Plataformen Topagunea" Zumarragan izango da; ekainak 7, goizeko 10:30etan. 
Bertan elkar ikustea espero dugu.
Talde berriak sortzen eta gehitzen doaz. 


 

Eta

Hernaniko Hezkuntza plataforma. Jadanik martxan eta topera!!! 
Hainbat gauzen artean:
- Udalak deituta, hainbat eragileek batera egindako hitzaldia izan da.
- San Joan jaiak bitartean "LOMCERIK GABEKO HERRIA" kanpainako sinadura bilketarekin ari dira. Egun batzuetan kalean jartzen ari dira, baina herriko denda batzuetan sinatzeko aukera dago.
- Udaletxean aurreko urtean mozio bat sartu zen ikastetxeetako sinadurekin eta udalak bat egin zuen. Udalak Nafarroako, EAEko eta Madrilera bideratu zuen ez aplikatzearen eskaera, baina espero genuen lez ez da erantzunik jaso.
- Ekainean LOMCERIK GABEKO HERRIA izendatzeko mozioa sartuko da ere. 
- Ekainaren 21an argazki potente bat egin nahi dugu sinadura kanpainari bukaera emateko.
- Lehengo urtean San Joan sutara bota genuen LOMCE. Aurten oraindik ez dugu zehaztu zer egingo dugun.


Beste plataforma guztiekin batera, LOMCERIK GABEKO HERRIA lortzeko helburuarekin.


ONGI ETORRIAK!!!



2014(e)ko maiatza 15, osteguna

Hezkuntza Plataformen Topaguneko kidea den Miren Larrioni elkarrizketa, hamaika telebistan.

                                HEMEN SAKATU

2014(e)ko maiatza 14, asteazkena

LOMCErik gabeko herria dinamikan murgiltzeko beste bitarteko batzuk. 
Zabaldu dendetan eta tabernetan sinadura orriekin batera edo sinadura orri barik edo leihoetan jartzeko aukera eman. Hamaika aukera dago!!! 



2014(e)ko apirila 7, astelehena

LOMCErik gabeko herria dinamikaren azalpen bideoa, hementxe dago. Euskaraz eta gaztelaniaz!! 




2014(e)ko apirila 1, asteartea

Hementxe dituzue, LOMCErik gabeko herria dinamikaren inguruan, orain arte, sortu diren bitarteko guztiak.

                - Inkestak
                - Sinadura orriak
                - Konpromisoak.
                - Geletan lantzeko materiala........


2014(e)ko martxoa 13, osteguna

Hurrengo Hezkuntza Plataformen Topagunearen bilera prest dago. Martxoaren 22an, Laudion. Denon artean lortuko dugu!!



2014(e)ko martxoa 3, astelehena

EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!


Egoera iluna bizi du euskal hezkuntzak. Erasoak etengabekoak dira. Argi printza bat ere bada, ordea. Etorkizuna gaurdanik eraikitzen da, askok eta askok atzo egindako lana oinarri hartuta. Eta ez da etorkizun duinik izango horren alde mugitzen ez bagara.
Hezkuntza sistema dugu gaur egun, horren adierazle argia. Azken 30 urte luzetan 11 lege organiko izan dira Estatu Espainiarrean, hamabigarrena LOMCE. Boterean izan den alderdi politikoaren arabera aldatuz joan da legealditik legealdira.

Bihar - prentsaurrekoa

Bihar asteartea, martxoak 4, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hezkuntza bilgune eta plataforma ezberdinak biltzen dituen HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEAk prentsaurrekoa emango du, Bilbon.
Helburua HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEA aurkeztea eta LOMCErik GABEKO HERRIA dinamikaren zehaztasunak ematea izango da.
EGUNA: Martxoak 4, asteartea.
ORDUA: 12:00
LEKUA: La Bolsa, Bilbo.