BEREZIAK

2014(e)ko martxoa 13, osteguna

Hurrengo Hezkuntza Plataformen Topagunearen bilera prest dago. Martxoaren 22an, Laudion. Denon artean lortuko dugu!!



2014(e)ko martxoa 3, astelehena

EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!


Egoera iluna bizi du euskal hezkuntzak. Erasoak etengabekoak dira. Argi printza bat ere bada, ordea. Etorkizuna gaurdanik eraikitzen da, askok eta askok atzo egindako lana oinarri hartuta. Eta ez da etorkizun duinik izango horren alde mugitzen ez bagara.
Hezkuntza sistema dugu gaur egun, horren adierazle argia. Azken 30 urte luzetan 11 lege organiko izan dira Estatu Espainiarrean, hamabigarrena LOMCE. Boterean izan den alderdi politikoaren arabera aldatuz joan da legealditik legealdira.

Bihar - prentsaurrekoa

Bihar asteartea, martxoak 4, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hezkuntza bilgune eta plataforma ezberdinak biltzen dituen HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEAk prentsaurrekoa emango du, Bilbon.
Helburua HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEA aurkeztea eta LOMCErik GABEKO HERRIA dinamikaren zehaztasunak ematea izango da.
EGUNA: Martxoak 4, asteartea.
ORDUA: 12:00
LEKUA: La Bolsa, Bilbo.