BEREZIAK

2014(e)ko iraila 25, osteguna

Urriak 11, Manifa-kalejira jendetsu, zaratatsu eta alaiak Iruñea, Bilbo, Gasteiz eta Donostian.

Euskal Herrian LOMCEri EZ! Guk gure hezkuntza eraikiz!!esaten diogula, eta gure ikastetxe, auzo eta herritan ez dugula aplikatzea onartuko, eta gure hezkuntza propioaren alternatiba eraikitzen jarraituko dugula aldarrikatzeko, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan kalejira giroko manifak antolatu ditugu. Jendetsuak, zaratatsuak, aldarrikatzaileak eta alaiak izatea nahi dugu. Zu zeu edota zure eskolan, familian, herrian, inguruan MUSIKA JO EDO ANIMAZIOA EGITEN DUEN NORBAIT BADUZU ETORRI TALDE OSOAREKIN aldarrikapen manifa eta festa girotzera.

Hementxe deialdirako kartelak:

                            SAREETAN ELKARBANATZEKO
http://gurehezkuntzaeraiki.files.wordpress.com/2014/09/kalejirak-u11_kartela.jpg

                         KALEETAN, ESKOLETAN, HERRIETAN JARTZEKO
                         KARTEL MUTUA: IKASTETXE, HERRI, AUZO         EKIMENETAN ERABILTZEKO
https://gurehezkuntzaeraiki.files.wordpress.com/2014/09/kalejirak-u11_kartela_mutu.jpg

2014(e)ko iraila 22, astelehena

Azkenengo egunetan, jendea LOMCEri aurre egiteko, zer material dagoen galdetzen egon da. Gehien bat "LOMCErik gabeko herriak"  dinamikaren inguruko materiala eta "Gure gida"ren inguruan. 
Beno ba, hementxe duzue mementurarte guk bildu dugun material guztia:
                       1- muGida, hezkuntza mugitzeko gida: kamisetak, egun beltzak, hainbat ekimen, mozioak.....

                    IRAKURTZEKO                DESKARGATZEKO
  
                       2- LOMCErik gabeko herria dinamika lantzeko: LOMCErik gabeko gela, ikastetxea, herria..

                                  HAINBAT MATERIAL
 
                       3- Gure Gida: LOMCEri aurre egiteko eta Euskal Herrian gure hezkuntza eraikitzeko.

                    EUSKARAZ                       GAZTELERAZ


Gehiena, deskargatzeko aukera dauka, arazorik baduzue horretarako, esaiguzue mesedez eta konpontzen saiatuko gara.

2014(e)ko iraila 17, asteazkena

LOMCEren ezarpena 2014-15 ikasturtean.

2013/06/17: "LOMCEk ez du inolako adostasunik" Uriarte.
2013/11/28: LOMCEren kontra auzitegietan egingo du bidea Uriartek.
2014/01/30: Urkulluk dio, LOMCEk parean izango duela euskal gobernua, eta LOMCEa aurten ezin dela ezarri .
2014/03/14: Uriartek "lasaitasuna" eskatu du LOMCEri dagokionez, datorren urtea "antolatua" baitago.
2014/09/10: "Gutxiegi elkarrizketan eta bateratasunean, ohorezko matrikula inposizioa eta inprobisazioa" Urkullu.

Eta zein da EAEko ERREALITATEA?
Hau jakiteko inkesta erraz bat betetzea eskatzen dizugu, zure ikastetxearen berri emanez. LOMCE aplikatzen hasi da. Lagundu hau aztertzen!
Ikastetxeetako zuzendaritza taldea, andereño, maisu, irakasle, hezitzaile....... inkesta bete eta bidali, 5 minutu besterik ez dira behar, eta guztiz anonimoa izango da.

Mila esker aldez aurretik!!!!!!


https://docs.google.com/forms/d/1RD6OUTrHUDdf9LQwhUhhsIaAKKkD2nAp27jxHCe0-CE/viewform



2014(e)ko iraila 12, ostirala

Ikasturte berria hasi berri dugu, eta nahiz eta batzuk ezetz esan, LOMCEa gure artean dago. HPT ez da geldirik egongo, eta aurten ere, aurre egiten saiatuko da bere indar guztiekin. Horretarako guztion laguntza eta partehartzea behar dugu, beraz, deialdia luzatzen dizuegu. Animatu eta etorri!!!

Bisitatu ere: