BEREZIAK

2014(e)ko azaroa 14, ostirala

GURE GIDA Lansaioa

Abenduaren 6an, Durangon, GURE GIDA aplikatzeko LANSAIOA. Guztion artean egiten badugu askoz hobeto, ezta? berriro ere, gonbidapena luzatzen dizuegu, ateak zabalik egongo dira.

Lansaioa Durangoko zein lekutan izango den, aurrerago zehaztuko dugu.



Orioko curriculuma hitzaldia Durangon

Atzo, Durangoko Plateruenean 100 bat lagun elkartu ginen, Orioko curriculuma nola, noiz, zelan eta abar luze bat gehiago entzuteko gogoz.
Esanda eta eginda, hitzaldi oso interesgarria eta hizlari paregabeak!!
Ona hemen argazki batzuk, eta Orioko webgunearen lotura jartzen dugu. Bertan sartu, kuxkuxeatu, begiratu, irakurri, proiektu benetan polita, erreala eta egingarria. 

HPTtik eta  Lomceri ez Durangoko taldetik, mila esker Ruben Iglesias eta Eide Salegi!!


 
http://oriokocurriculuma.wix.com/kurrikuluma 




2014(e)ko azaroa 11, asteartea

Hitzaldia Durangon

Ostegun honetan, azaroak 13, arratsaldeko  19:00etan, Durangoko Plateruena kafe antzokian......GURE CURRICULUMA ERAIKI, ORIOKO ESPERIENTZIA Hitzaldia. Hurbildu zaitezte, zuen zain gaude!!