BEREZIAK

2015(e)ko azaroa 26, osteguna

Nafarrok, asanblada Biurdanan (Iruñea)


Agerraldia egin dugu Iruñean hezkuntza eragileekin batera larunbateko asanbladaren berri emateko.
Gogoratu asanbladan parte hartzeko izen-ematea betetzea eskatu dugula, hobeto prestatu dezagun.

2015(e)ko azaroa 21, larunbata

6. mailako azterketa inposatua


Hau da LOMCEren baitako 6. mailako azterketa inposatuaren inguruan zabaldu den informazioa.

Azterketa hau laburbiltzen duen infografia osatu dugu:


Oiartzunen ere gure #HezkuntzaEraiki!

[Oarsoaldeko Hitza]

Guk, orain, hemen, gure hezkuntza eraiki! lelopean jende andana bildu da LOMCE-Heziberriri ezetz esateko. Beheko Plazako biribilgunetik kalejira alaian abiatu dira Doneztebe plazarantz trikiti doinuen laguntzarekin. Doneztebe plazan eskuak margotu eta pankarta egin dute hilaren 28an Donostian egingo den mobilizaziora joateko deia eginez. Txokolate-jatea ere izan da eta ondoren argazkia atera dute.




2015(e)ko azaroa 20, ostirala

Facebookek kontua itxi digu


Egun hauetan Hezkuntza Plataformen Topaguneak Facebooken duen orrialdea itxi digute. Honen ondorioz, ezin izango dugu eguneroko jarduna orrialde horren bitartez adierazi.

Facebooken gure presentzia bermatu eta gure berriak beti bezain arin zabaltzeko, orrialde berria jarri dugu martxan. Eskertuko dizuegu hau atsegin eta zabaltzen laguntzea.
Mila esker eta barkatu eragozpenak.

Orrialde berriaren linka: HPT Facebook

2015(e)ko azaroa 4, asteazkena

Azaroaren 28ko deialdi guztiak iragarri ditugu!

Agerraldia · Donostia
Iragan urriaren 16an iragarri genuen azaroaren 28an gure hezkuntza eredu propioa eraikitzeko urratsa emango dugula. Gaur berriz, hezkuntza eragileen eta dagoeneko atxikimendua adierazi dute dozenaka norbanakoren babesarekin, herrialdeko mobilizazioen nondik norakoak zehaztu ditugu.

Azaroaren 28ko atal berezia: klik hemen

Agerraldia · Iruñea

[Aiaraldea.eus | Albistea] "LOMCE legearen aurkako manifestazio anitza egin zuten ostiralean"

LOMCE legearenriko aurkako eta hezkuntza propioaren aldeko eskualdeko manifestazioa egin zen ostiralean Aiaraldeko Gure Hezkuntza plataformak deituta. Guraso, irakasle eta ikasle ugarik parte hartu zuten mobilizazioan eta azaroaren 28an Gasteizera, herrialdeko kalejiretara, joateko deia egin zuten.

Hemen argazki galeria: 2015_LOMCE Ez_manifestazioa

2015(e)ko urria 25, igandea

Mila esker #AlterHerria! #AlternatibaGara!

Milaka pertsona izan ginen atzoko egunean zehar Bilbon alternatiben herria badagoela ziurtatu eta hau eraikitzen gaudela aldarrikatzeko bildu ginen lagunak.
Euskal Herriko hezkuntza plataformak ere presente egon ginen, nola ez, gure hezigune, herri zein auzoetan aurrera daramazkigun borroken berri eman eta hezkuntzaren inguruko hausnarketa sakona hurbildu nahi zuen ororekin partekatzeko.
#AlternatibaGara

2015(e)ko urria 24, larunbata

Aiaraldean gure #HezkuntzaEraiki!

Dozenaka lagun bildu gara gaur Aiaraldeako hezigune eta herrietan barrena inposaketei ezezko borobilena adierazi eta gure hezkuntza propioaren eraikuntza aldarrikatzeko. Iaz egindako bideari jarraipena eman eta aurten ere ildo beretik jarraitzeko konpromisoa agertu dugu Agurain, Amurrio zein Laudioko herritarrok.
Guk argi dugu: Aiaraldean ere gure #HezkuntzaEraiki!

Aiaraldea (2015/10/23)

2015(e)ko urria 19, astelehena

Hezkuntza burujabea eskubide osoz! #AlternatibenHerria


Maila lokalean hezkuntza proiektu bat nola diseinatu, sortu eta garatu ikasiko dugu. Egun martxan dauden esperientziak eredu hartu eta gure ikastetxe, auzo zein herrietan hezkuntza proiektu bat egiteko gakoak eskuratuko ditugu.

Hezkuntza plaza honetan egun Euskal Herriko txoko ezberdinetan garatzen ari diren hezkuntza proiektuak ezagutuko ditugu: Orioko herri curriculuma, Dima eta Egia-ko hizkuntza proiektuak, Ondarroako hezkidetza proiektuak, kanpo espazioen antolaketa hezitzailea, Nafarroako landa eremuko eskolak...

2015(e)ko urria 17, larunbata

Azaroaren 28an gure #HezkuntzaEraiki-tzera salto!

Iragarri dugu, Santutxun eta Ezkerraldean egindako kalejira koloretsuak probestuz, datorren azaroaren 28an egingo dugun mobilizazio egun nazionalerako deia zabaldu dugu.

Inposaketarik ez! Guk, orain, hemen, gure hezkuntza eraiki! lemapean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan ekimenak antolatuko ditugu. Egun horri begirako bitarteko guztiak gure blogean ireki dugun atal berrian izango ditugu: 'AZAROAK 28' atala.

Albistea medioetan: NAIZ · GARA · BERRIA

Gasteizen ere martxan!

Gaur, Gasteizko hezkuntza plataformak agerraldi jendetsua egin du hezkuntzako egoeraren irakurketa egiteko asmoarekin. Gainera, HPTko sarekide diren heinean, iragarri dute, azaroaren 28an, eurek ere kaleak hartu eta Hezkuntza Sistema Propioaren beharra aldarrikatuko dutela.

Albistea: GARA · Noticias de Álava

Urrian zehar egindako ekimenak: klik hemen

2015(e)ko urria 12, astelehena

Urrian zehar mobilizazioak

Herrialdeko asanbladetan adostu genuen bezala, urrian zehar mobilizazio ezberdinak antolatuko ditugu. Dagoeneko hasi gara hainbat tokitan ekimen ezberdinak egiten. (Jarraitu irakurtzen)

2015(e)ko iraila 7, astelehena

Bagatoz, bagatoz, ikasturtea astintzen!!!

Bagatoz, bagatoz,... Espero udaz, eguzkiaz,... behar bezala disfrutatu izanaz. Eta uda bukatzear dagoen honetan, batzuei gehiago, beste batzuei gutxiago kostatuko zaigu... baina ziur elkarrekin indarberrituko garela!
Plataforma batzuk udan zehar lanean egon dira, aupa zuek!! eta mila esker!!! Hemen atxikituta  bidaltzen dizkizuegu sortutako bitarteko . 
2015-16 ikasturtea ere potentea datorkigu, eta ikasturte hasiera astindu eta girotzen hasteko hainbat kartel eta bitarteko eskura jartzen dizkizuegu.

2015(e)ko ekaina 18, osteguna

ZORIONAK!! 3. mailako azterketari planto egin diogu!!

Aste estresanteak pasatu ditugu, baina guztion artean egindako esfortzuak bere emaitzak eman ditu.
ARGIAko artikulu honetan azaltzen den bezala, "Ziurtatu dezakeguna da gutxienez 30en erdiak baino gehiagok planto egin diola azterketari.", 16 ikastetxetan ez da egin. Kontutan izanda erdia eskola publikoak zirela eta besteak itunpekoak, gure lana ederto bete dugula argi dago: 14 herri ikastetxe, eta 2 ikastoletan ez da frogarik egin.
Hainbat eta hainbat elkarretaratzeak, ekintza,  plataforma berriak, artikulu, elkarrizketa, telebista agerraldiak, eta abar luze bat egin eta sortu dira honen inguruan eta hemetik abiatuta, beraz ospatzekoa da, benetan egindako lana.

Gasteizen prentsaurreko masiboa!!!

Ondo baino hobeto dakizuen bezala LOMCEren baitako 3. mailako azterketa gelditzea lortu dugu! Zorionak borroka honetan familion, hezkuntza komunitatearen eta orohar herritarron inplikazioarekin inposaketa honi planto egiteagatik! Erronka ez zen batere erraza, mehatxuak jaso ditugu, informaziorik ez digute eman, manipulatzen geundela leporatu digute... baina lortu dugu!

2015(e)ko ekaina 8, astelehena

ABISUA

AZKENENGO ASTE HAUETAN, 3. MAILAKO
AZTERKETEKIN BATERA KASUALIDADEA, INTERNETEKIN ARAZOAK DITUT, BERAZ, KONPONDU ARTE, EZIN IZANGO DUT NAHI DUDAN BEZALA BLOGA EGUNERATU.

BARKATU ERAGOZPENAK.

2015(e)ko maiatza 23, larunbata

Mobilizazioak auzo, herri eta ikastetxe guztietan!!

Itzela izaten ari da!!auzo, herri eta ikastetxe asko eta askok PLANTO egiten ari da.Hauen argazkiak edo deialdiaak baditugu, baina ziur gaude, askoz ere gehiago garela. Animatu ta bidali zeuen argazkiak!!
 
-GASTEIZKO IKASTETXE PILO,                    - MAEZTU, 
-AGURAINGO LOPE DE LARREA,                - KANPEZU, 
-ARANTZABELA IKASTOLA,                        - AULESTI,
-SANTURTZIKO IKASTETXEAK,                   -MUSKIZ,      
-SANTUTXUKO BRIÑAS ETA KARMELO,        -DERIO,                                -GABRIEL ARESTI TXURDINAGAN,            
-BARAKALDOKO IBAIBE IKASTETXEA,    
-HERNANI,                                                   -LEZO
-ERRENTERI                                                     ........................

ARGAZKI GUZTIAK IKUSTEKO IRUDIAN SAKATU (GEHITZEN JOANGO GARA)

2015(e)ko maiatza 20, asteazkena

Gero eta elkarretaratze gehiago!!

Jakin badakigu, hauek ez direla mugituko diren herriak eta ikastetxeak, gehiago daude, hementxe datorrenaren adierazle bat besterik ez!!

Gasteizko hezkuntza plataformaren deialdeiak zehaztuta, hemen.
OSTEGUNEAN:
- Zabalgana ikastetxean: 10:30etan agerraldi masiboa. Zentroko familiak, Gasteizko zentro batzuetako langile eta gurasoekin lagunduta prentsaurre bat egingo da.

- Ramon Bajo ikastetxean: goizean zehar: familia batzuk eskolatik kanpo egiteko jarduera alternatiboak antolatu dituzte:irteerak, musika, pintura, dantza, jolasak, kirolak...
OSTIRALEAN:
Arma museo parean (senda pasalekuan) 11:00etan elkarretaratzea. Gasteizko plataformako hezkuntza komunitate, eragile, ikasleak… bilduko gara.

ETA BI EGUNETAN: zentroen guztien aurrean konzentrazioak, jarduera alternatiboak...
GASTEIZKO HEZKUNTZA PLATAFORMAK DEI EGITEN DIZUEGU EKIMEN HAUETAN PARTE HARTZERA. DENOK GARELAKO 3. MAILA! ASKO ETA ASKO GARELAKO!

INPOSAKETEI EZ!
3. MAILAKO AZTERKETARI PLANTO!
GASTEIZEN GURE HEZKUNTZA ERAIKITZERA GOAZ!

2015(e)ko maiatza 19, asteartea

Elkarretaratzeak

Aste honetan, leku askotan elkarretaratzeak eta elkartasun adierazpenak egingo direla eta ditugula, jakin badakigu. hementxe lehengo biak, Hernani eta Santurtzi,
Deialdi gehiago agertu ahala, gehitzen joango gara.

3. mailako azterketa badator!!

ADI! BADATOZ 3. MAILAKO AZTERKETAK!!! Eusko Jaurlaritzak inongo informaziorik eman ez badu ere, jakin badakigu, datozen egunetan gure ikastetxeetan 3. mailako azterketa inposatua egin lezaketela. Inongo abisurik ez dugu espero, beraz, mobilizazioak prest izatea garrantzitsua izango da. Honetarako bitarteko ezberdinak sortu ditugu, erabili, zabaldu, saretu... dena zuen esku! Eta edozein delarik ere egiten duzuen ekimen, gurekin partekatu!! GOGORATU! AZTERKETA EGUNETAN MOBILIZAZIOAK EGINGO DITUGU!!

2015(e)ko maiatza 9, larunbata

Durangoko agerraldia

Durangon egindako agerraldiko informazio guztia hementxe. Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi, eta bereziki Kataluniako XEItik etorri zaigun Belén Tascóni, mila esker gurekin egindako solasaldiagatik!!
3. mailako azterketari PLANTO egitea lortzen ari gara!!



Irakurritako testua EUSKARAZ           GAZTELANIAZ
                           
Argazkiak       

EITB1

EITB2

NAIZ

BERRIA

ANBOTO ALDIZKARIA

                                      XEIren webgunea
https://xarxaescolesinsubmises.wordpress.com/

           
 3. mailako azterketaren kontrako kanpaina
http://noalalomce.net/





https://drive.google.com/folderview?id=0B3c4vIqNJv5YR3ViRG5kemZlcmM&usp=sharing

2015(e)ko maiatza 4, astelehena

Arizko ikastolak egindako bideoak!

Arizko ikastolatik, bideo hauek heldu zaizkigu, itzelak benetan!!. LOMCEk zer dakarren ikusteko adibide paregabeak.

http://iratxeallend1.wix.com/lomceriezarizkoikast

2015(e)ko maiatza 1, ostirala

Agerraldi masiboa Durangon

Gogoratzen dizuegu, hurrengo astean, maiatzaren 9an, AGERRALDI MASIBOA egiteko deialdeia zabaldu dugula. Durangon izango da, goizeko 11:15ean, PLATERUENA KANPOALDEAN eta honen ostean, HERRIALDE KATALANETAKO ESKOLA INTSUMITUekin solasaldi interesgarria!! animatu eta etorri! guztion artean lortuko dugu!!


Honekin batera dinamikaren inguruko material guztia berriro atzikitzen dugu. Argazkian sakatu eta aurkitzen duzuena deskargatu besterik ez duzue egin behar, baina, beti bezala, laguntza, zalantza edo arazoren bat baldin baduzue, gurekin kontaktuan jarri, arazo barik.

https://drive.google.com/folderview?id=0B3c4vIqNJv5YR3ViRG5kemZlcmM&usp=sharing

2015(e)ko apirila 22, asteazkena

3. mailako azterketari planto

LOMCE eta HEZIBERRI aurrera doaz, eta 3. mailako errebalida, gutxi barru gure artean izango da. Jakin badakigu, EJ-k esanda, 30 ikastetxetan izango dela, baina hoiek zeintzuk diren publikoa ez du egin. Hala ere horien zerrenda eskuratzen ahalegintzen ari gara.
Zeinetan egingo den froga jakin ala ez, guk argi daukagu, ez dugula errebalidarik nahi, eta horregatik eta horretarako dinamika konkretu bat zabltzen hasi gara.
Hementxe duzue eskura, planto egiteko eta dinamika hau aurrera eramateko planteatzen dugun materiala eta ideiak:
                               - Protokoloa
                               - Uko egiteko arrazoiak
                               - Ikastetxeetan adosteko proposamena...
Ikusi, aztertu, erabili eta aurrera!! guztion artean PLANTOA lortuko dugu!!

https://drive.google.com/folderview?id=0B3c4vIqNJv5YR3ViRG5kemZlcmM&usp=sharing

Informazioa, laguntza edo zalantzaren baten bat argitzea behar baldin baduzue, duda barik gurekin harremanetan jarri.
                                             FACEBOOK
                                             KORREOA

2015(e)ko martxoa 26, osteguna

Leku aldaketa!!

ADI!!! AZKEN ORDUKO ALDAKETA EGON DA!! GURE KMAREN KOKAPENA ALDATU EGIN DA. ORAIN ETXEBARRI-IBIÑAN IZANGO DA, GORBEIA MERKATAL ZENTROAREN ONDOAN!, ORDUA ETA KMA MANTENTZEN DIRA.




2015(e)ko martxoa 19, osteguna

19. KORRIKAra goaz!!!!

Hezkuntza Plataformen Topagunetik kilometro bat dugu 19. KORRIKAn!

Gure kilometroa 2.237a da eta Gasteizetik irten eta berehala dago,
MENDIGURENen. Martxoaren 28an izango da, arratsaldeko 16:29etan.

Zatoz zure herriko edota plataformako aldarrikapenekin, banderolekin, kamisetekin... zuen edozein hezkuntza aldarrikapen ongi etorria izango da!

Hezkuntza plataformak ere EUSKAHALDUN!


2015(e)ko martxoa 6, ostirala

Aurrera begira!!!!

Ez ziren gutxi izan azken HPTan egindako ekarpenak. Guzti horiek borobiltzeko, hemen dituzue sortutako bitarteko ezberdinak: 
- HPT informatzen: zuen ekarpenak kontutan hartuta eta aldez aurretik zehaztua genituen ekimen ezberdinekin, forma ematen dion dokumentua.
- 10 neurriak: euskaraz eta gaztelaniaz.
- Egun komunak edo egongo diren inflexio puntuekin batera, ikastetxeetan (organo gorenetan, eskola kontseiluetan eta ikastoletan) adosteko proposamena
Honako loturan dokumentu guztiak:

https://www.dropbox.com/sh/7avllalwoz254t3/AADEN1TTfwG-RYdKRDmXrQ3ya?dl=0
 
Ekarpenak badituzue, animatu eta bidali.
 
Hamaika ekimen, hamaika herri!! 
Norbanakotik kolektibora, txikitik handira... inposaketarik ez, gure hezkuntza eraiki!
Segi berdin eta laster arte!

2015(e)ko otsaila 11, asteazkena

Arizko ikastolan hitzaldia

Otsailaren 19an beste aukera paregabea eukiko dugu LOMCEk dakarrenaz jabetzeko. Oraingoan, Basauriko Arizko ikastolan izango da. Berriro ere esango dugu, hurbildu zaitezte, informazioa dohanik da!!


2015(e)ko otsaila 8, igandea

Otsailaren 7a iruditan

Iragan Otsailaren 7an, Bilboko "La Bolsa"n Hezkuntza Plataformen Topaguneak asanblada bat burutu genuen. Durangoko abenduaren 6ko lansaioan azaleratu ziren LOMCEren kontrako neurriak eztabaidatu eta zehaztu genituen Bilbon.

LOMCEri EZ! Imposaketei EZ!

Gure hezkuntza eraikitzera goaz!




2015(e)ko otsaila 7, larunbata

Gaurko argazkiak

Mila esker hurbildu zareten guztioi!!




Otsailak 7ko oihartzunak

Hementxe dituzue, mementurarte prentsan agertutako berriak.

http://www.berria.eus/albisteak/107833/hamar_neurri_proposatu_dituzte_lomceri_aurre_egiteko.htm
 

http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20150207/lomce-ri-aurre-egiteko-neurriak-zehaztu-dituzte
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/2951392/hezkuntza-plataformen-topagunea--lomceri-aurre-egiteko-10-neurri/


LOMCEri aurre egiteko 10 neurri zehatz

Gaur goizean Bilbon batzartu gara, abenduaren 6an egindako lanaren emaitzak ikusi eta aztertzeko. 55 bat lagun egon gara, eta LOMCEri aurre egiteko 10 neurri proposatu ditugu. Orain guztion txanda da, neurriak irakurri aztertu, garatu, beste batzuk proposatu, zabaldu ahalik eta gehien eta ikastetxeetara eramaten hasi!! Animo!!!
Hementxe duzue eskuragarri sortutako dokumentua era ezberdinetan.

http://issuu.com/hezkuntzaplataformatopagunea/docs/neurri_zehatzen_dokumentua
 

Era errazean deskargatzeko, hemen SAKATU

2015(e)ko urtarrila 25, igandea

Hezkuntza Plataformen Asanblada

Abenduaren 6an, Durangon batzartu ginen, "Gure Gida"ri zukua ateratzeko ideiarekin. Hantxe egin zen lanaren ondorioak mahai gainean jartzeko eta elkarbanatzeko, datorren otsailaren 7an, Bilboko, "La Bolsa"n asanblada burutuko dugu. Guztion artean egindako lanaren ondorioa da, beraz, animatu eta etorri gurera!!




2015(e)ko urtarrila 18, igandea

Aitor Fernadez de Pinedori elkarrizketa

Gure kidea den Aitorri oso elkarrizketa interesgarria egin diote. Hementxe duzue.

http://www.etakitto.com/
http://www.etakitto.com/berriak/elkarrizketak/aitor-fernandez-de-pinedo-hezkuntza-plataformen-topaguneko-kidea-hezkuntza-sistema-propioa-eraikitzeko-bidea-itxi-nahi-du-lomce-k.html

Argazkietan klikatu

Hitzaldia Eibarren

Datorren urtarrilaren 20an, EIbarren, arratsaldeko 18:30tan, hitzaldi interesgarria oso!.
                           "LOMCE: ondorioak eta alternatibak"


2015(e)ko urtarrila 15, osteguna

Hitzaldia Aramaion

Hezkuntza Plataformen Topagunea eraikuntza norabidean burutzen ari den Hezkuntza Birako hitzaldia.
Herritik herrira gure hezkuntza ehunduz. Hurrengoa Aramaion. Hurbildu zaitezte!!

2015(e)ko urtarrila 4, igandea

3. mailako froga eta 2. hezkuntzako oinarrizko curriculuma

LOMCEa aurrera doa. Baditugu jada, 3. mailako ebaluaziorako "materiala", begirada bat botatzea interesgarria oso!

http://www.mecd.gob.es/inee/Evaluacion_tercero_Primaria.html
                                                  ARGAZKIAN KLIKATU



2. hezkuntza eta batxilergorako curriculuma ere BOEan zehaztuta atera dute. Kontuz hemen: "1. Podrán acceder a los estudios de BACHILLERATO los alumnos y alumnas que estén en posesión del título de Graduado en Educación Secundaria Obligatoria y hayan superado la evaluación final de Educación Secundaria Obligatoria por la OPCION DE ENSEÑANZAS ACADEMICAS."
ENSEÑANZAS APLICADAS hartuta LHra bai edo bai.
Ondo irakurri!


http://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2015-37
                                         ARGAZKIAN KLIKATU