BEREZIAK

2015(e)ko otsaila 11, asteazkena

Arizko ikastolan hitzaldia

Otsailaren 19an beste aukera paregabea eukiko dugu LOMCEk dakarrenaz jabetzeko. Oraingoan, Basauriko Arizko ikastolan izango da. Berriro ere esango dugu, hurbildu zaitezte, informazioa dohanik da!!


2015(e)ko otsaila 8, igandea

Otsailaren 7a iruditan

Iragan Otsailaren 7an, Bilboko "La Bolsa"n Hezkuntza Plataformen Topaguneak asanblada bat burutu genuen. Durangoko abenduaren 6ko lansaioan azaleratu ziren LOMCEren kontrako neurriak eztabaidatu eta zehaztu genituen Bilbon.

LOMCEri EZ! Imposaketei EZ!

Gure hezkuntza eraikitzera goaz!




2015(e)ko otsaila 7, larunbata

Gaurko argazkiak

Mila esker hurbildu zareten guztioi!!




Otsailak 7ko oihartzunak

Hementxe dituzue, mementurarte prentsan agertutako berriak.

http://www.berria.eus/albisteak/107833/hamar_neurri_proposatu_dituzte_lomceri_aurre_egiteko.htm
 

http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20150207/lomce-ri-aurre-egiteko-neurriak-zehaztu-dituzte
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/2951392/hezkuntza-plataformen-topagunea--lomceri-aurre-egiteko-10-neurri/


LOMCEri aurre egiteko 10 neurri zehatz

Gaur goizean Bilbon batzartu gara, abenduaren 6an egindako lanaren emaitzak ikusi eta aztertzeko. 55 bat lagun egon gara, eta LOMCEri aurre egiteko 10 neurri proposatu ditugu. Orain guztion txanda da, neurriak irakurri aztertu, garatu, beste batzuk proposatu, zabaldu ahalik eta gehien eta ikastetxeetara eramaten hasi!! Animo!!!
Hementxe duzue eskuragarri sortutako dokumentua era ezberdinetan.

http://issuu.com/hezkuntzaplataformatopagunea/docs/neurri_zehatzen_dokumentua
 

Era errazean deskargatzeko, hemen SAKATU