BEREZIAK

2015(e)ko martxoa 26, osteguna

Leku aldaketa!!

ADI!!! AZKEN ORDUKO ALDAKETA EGON DA!! GURE KMAREN KOKAPENA ALDATU EGIN DA. ORAIN ETXEBARRI-IBIÑAN IZANGO DA, GORBEIA MERKATAL ZENTROAREN ONDOAN!, ORDUA ETA KMA MANTENTZEN DIRA.




2015(e)ko martxoa 19, osteguna

19. KORRIKAra goaz!!!!

Hezkuntza Plataformen Topagunetik kilometro bat dugu 19. KORRIKAn!

Gure kilometroa 2.237a da eta Gasteizetik irten eta berehala dago,
MENDIGURENen. Martxoaren 28an izango da, arratsaldeko 16:29etan.

Zatoz zure herriko edota plataformako aldarrikapenekin, banderolekin, kamisetekin... zuen edozein hezkuntza aldarrikapen ongi etorria izango da!

Hezkuntza plataformak ere EUSKAHALDUN!


2015(e)ko martxoa 6, ostirala

Aurrera begira!!!!

Ez ziren gutxi izan azken HPTan egindako ekarpenak. Guzti horiek borobiltzeko, hemen dituzue sortutako bitarteko ezberdinak: 
- HPT informatzen: zuen ekarpenak kontutan hartuta eta aldez aurretik zehaztua genituen ekimen ezberdinekin, forma ematen dion dokumentua.
- 10 neurriak: euskaraz eta gaztelaniaz.
- Egun komunak edo egongo diren inflexio puntuekin batera, ikastetxeetan (organo gorenetan, eskola kontseiluetan eta ikastoletan) adosteko proposamena
Honako loturan dokumentu guztiak:

https://www.dropbox.com/sh/7avllalwoz254t3/AADEN1TTfwG-RYdKRDmXrQ3ya?dl=0
 
Ekarpenak badituzue, animatu eta bidali.
 
Hamaika ekimen, hamaika herri!! 
Norbanakotik kolektibora, txikitik handira... inposaketarik ez, gure hezkuntza eraiki!
Segi berdin eta laster arte!