BEREZIAK

2015(e)ko maiatza 23, larunbata

Mobilizazioak auzo, herri eta ikastetxe guztietan!!

Itzela izaten ari da!!auzo, herri eta ikastetxe asko eta askok PLANTO egiten ari da.Hauen argazkiak edo deialdiaak baditugu, baina ziur gaude, askoz ere gehiago garela. Animatu ta bidali zeuen argazkiak!!
 
-GASTEIZKO IKASTETXE PILO,                    - MAEZTU, 
-AGURAINGO LOPE DE LARREA,                - KANPEZU, 
-ARANTZABELA IKASTOLA,                        - AULESTI,
-SANTURTZIKO IKASTETXEAK,                   -MUSKIZ,      
-SANTUTXUKO BRIÑAS ETA KARMELO,        -DERIO,                                -GABRIEL ARESTI TXURDINAGAN,            
-BARAKALDOKO IBAIBE IKASTETXEA,    
-HERNANI,                                                   -LEZO
-ERRENTERI                                                     ........................

ARGAZKI GUZTIAK IKUSTEKO IRUDIAN SAKATU (GEHITZEN JOANGO GARA)

2015(e)ko maiatza 20, asteazkena

Gero eta elkarretaratze gehiago!!

Jakin badakigu, hauek ez direla mugituko diren herriak eta ikastetxeak, gehiago daude, hementxe datorrenaren adierazle bat besterik ez!!

Gasteizko hezkuntza plataformaren deialdeiak zehaztuta, hemen.
OSTEGUNEAN:
- Zabalgana ikastetxean: 10:30etan agerraldi masiboa. Zentroko familiak, Gasteizko zentro batzuetako langile eta gurasoekin lagunduta prentsaurre bat egingo da.

- Ramon Bajo ikastetxean: goizean zehar: familia batzuk eskolatik kanpo egiteko jarduera alternatiboak antolatu dituzte:irteerak, musika, pintura, dantza, jolasak, kirolak...
OSTIRALEAN:
Arma museo parean (senda pasalekuan) 11:00etan elkarretaratzea. Gasteizko plataformako hezkuntza komunitate, eragile, ikasleak… bilduko gara.

ETA BI EGUNETAN: zentroen guztien aurrean konzentrazioak, jarduera alternatiboak...
GASTEIZKO HEZKUNTZA PLATAFORMAK DEI EGITEN DIZUEGU EKIMEN HAUETAN PARTE HARTZERA. DENOK GARELAKO 3. MAILA! ASKO ETA ASKO GARELAKO!

INPOSAKETEI EZ!
3. MAILAKO AZTERKETARI PLANTO!
GASTEIZEN GURE HEZKUNTZA ERAIKITZERA GOAZ!

2015(e)ko maiatza 19, asteartea

Elkarretaratzeak

Aste honetan, leku askotan elkarretaratzeak eta elkartasun adierazpenak egingo direla eta ditugula, jakin badakigu. hementxe lehengo biak, Hernani eta Santurtzi,
Deialdi gehiago agertu ahala, gehitzen joango gara.

3. mailako azterketa badator!!

ADI! BADATOZ 3. MAILAKO AZTERKETAK!!! Eusko Jaurlaritzak inongo informaziorik eman ez badu ere, jakin badakigu, datozen egunetan gure ikastetxeetan 3. mailako azterketa inposatua egin lezaketela. Inongo abisurik ez dugu espero, beraz, mobilizazioak prest izatea garrantzitsua izango da. Honetarako bitarteko ezberdinak sortu ditugu, erabili, zabaldu, saretu... dena zuen esku! Eta edozein delarik ere egiten duzuen ekimen, gurekin partekatu!! GOGORATU! AZTERKETA EGUNETAN MOBILIZAZIOAK EGINGO DITUGU!!

2015(e)ko maiatza 9, larunbata

Durangoko agerraldia

Durangon egindako agerraldiko informazio guztia hementxe. Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi, eta bereziki Kataluniako XEItik etorri zaigun Belén Tascóni, mila esker gurekin egindako solasaldiagatik!!
3. mailako azterketari PLANTO egitea lortzen ari gara!!



Irakurritako testua EUSKARAZ           GAZTELANIAZ
                           
Argazkiak       

EITB1

EITB2

NAIZ

BERRIA

ANBOTO ALDIZKARIA

                                      XEIren webgunea
https://xarxaescolesinsubmises.wordpress.com/

           
 3. mailako azterketaren kontrako kanpaina
http://noalalomce.net/





https://drive.google.com/folderview?id=0B3c4vIqNJv5YR3ViRG5kemZlcmM&usp=sharing

2015(e)ko maiatza 4, astelehena

Arizko ikastolak egindako bideoak!

Arizko ikastolatik, bideo hauek heldu zaizkigu, itzelak benetan!!. LOMCEk zer dakarren ikusteko adibide paregabeak.

http://iratxeallend1.wix.com/lomceriezarizkoikast

2015(e)ko maiatza 1, ostirala

Agerraldi masiboa Durangon

Gogoratzen dizuegu, hurrengo astean, maiatzaren 9an, AGERRALDI MASIBOA egiteko deialdeia zabaldu dugula. Durangon izango da, goizeko 11:15ean, PLATERUENA KANPOALDEAN eta honen ostean, HERRIALDE KATALANETAKO ESKOLA INTSUMITUekin solasaldi interesgarria!! animatu eta etorri! guztion artean lortuko dugu!!


Honekin batera dinamikaren inguruko material guztia berriro atzikitzen dugu. Argazkian sakatu eta aurkitzen duzuena deskargatu besterik ez duzue egin behar, baina, beti bezala, laguntza, zalantza edo arazoren bat baldin baduzue, gurekin kontaktuan jarri, arazo barik.

https://drive.google.com/folderview?id=0B3c4vIqNJv5YR3ViRG5kemZlcmM&usp=sharing