BEREZIAK

2015(e)ko urria 25, igandea

Mila esker #AlterHerria! #AlternatibaGara!

Milaka pertsona izan ginen atzoko egunean zehar Bilbon alternatiben herria badagoela ziurtatu eta hau eraikitzen gaudela aldarrikatzeko bildu ginen lagunak.
Euskal Herriko hezkuntza plataformak ere presente egon ginen, nola ez, gure hezigune, herri zein auzoetan aurrera daramazkigun borroken berri eman eta hezkuntzaren inguruko hausnarketa sakona hurbildu nahi zuen ororekin partekatzeko.
#AlternatibaGara

2015(e)ko urria 24, larunbata

Aiaraldean gure #HezkuntzaEraiki!

Dozenaka lagun bildu gara gaur Aiaraldeako hezigune eta herrietan barrena inposaketei ezezko borobilena adierazi eta gure hezkuntza propioaren eraikuntza aldarrikatzeko. Iaz egindako bideari jarraipena eman eta aurten ere ildo beretik jarraitzeko konpromisoa agertu dugu Agurain, Amurrio zein Laudioko herritarrok.
Guk argi dugu: Aiaraldean ere gure #HezkuntzaEraiki!

Aiaraldea (2015/10/23)

2015(e)ko urria 19, astelehena

Hezkuntza burujabea eskubide osoz! #AlternatibenHerria


Maila lokalean hezkuntza proiektu bat nola diseinatu, sortu eta garatu ikasiko dugu. Egun martxan dauden esperientziak eredu hartu eta gure ikastetxe, auzo zein herrietan hezkuntza proiektu bat egiteko gakoak eskuratuko ditugu.

Hezkuntza plaza honetan egun Euskal Herriko txoko ezberdinetan garatzen ari diren hezkuntza proiektuak ezagutuko ditugu: Orioko herri curriculuma, Dima eta Egia-ko hizkuntza proiektuak, Ondarroako hezkidetza proiektuak, kanpo espazioen antolaketa hezitzailea, Nafarroako landa eremuko eskolak...

2015(e)ko urria 17, larunbata

Azaroaren 28an gure #HezkuntzaEraiki-tzera salto!

Iragarri dugu, Santutxun eta Ezkerraldean egindako kalejira koloretsuak probestuz, datorren azaroaren 28an egingo dugun mobilizazio egun nazionalerako deia zabaldu dugu.

Inposaketarik ez! Guk, orain, hemen, gure hezkuntza eraiki! lemapean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan ekimenak antolatuko ditugu. Egun horri begirako bitarteko guztiak gure blogean ireki dugun atal berrian izango ditugu: 'AZAROAK 28' atala.

Albistea medioetan: NAIZ · GARA · BERRIA

Gasteizen ere martxan!

Gaur, Gasteizko hezkuntza plataformak agerraldi jendetsua egin du hezkuntzako egoeraren irakurketa egiteko asmoarekin. Gainera, HPTko sarekide diren heinean, iragarri dute, azaroaren 28an, eurek ere kaleak hartu eta Hezkuntza Sistema Propioaren beharra aldarrikatuko dutela.

Albistea: GARA · Noticias de Álava

Urrian zehar egindako ekimenak: klik hemen

2015(e)ko urria 12, astelehena

Urrian zehar mobilizazioak

Herrialdeko asanbladetan adostu genuen bezala, urrian zehar mobilizazio ezberdinak antolatuko ditugu. Dagoeneko hasi gara hainbat tokitan ekimen ezberdinak egiten. (Jarraitu irakurtzen)