BEREZIAK

2015(e)ko azaroa 26, osteguna

Nafarrok, asanblada Biurdanan (Iruñea)


Agerraldia egin dugu Iruñean hezkuntza eragileekin batera larunbateko asanbladaren berri emateko.
Gogoratu asanbladan parte hartzeko izen-ematea betetzea eskatu dugula, hobeto prestatu dezagun.

2015(e)ko azaroa 21, larunbata

6. mailako azterketa inposatua


Hau da LOMCEren baitako 6. mailako azterketa inposatuaren inguruan zabaldu den informazioa.

Azterketa hau laburbiltzen duen infografia osatu dugu:


Oiartzunen ere gure #HezkuntzaEraiki!

[Oarsoaldeko Hitza]

Guk, orain, hemen, gure hezkuntza eraiki! lelopean jende andana bildu da LOMCE-Heziberriri ezetz esateko. Beheko Plazako biribilgunetik kalejira alaian abiatu dira Doneztebe plazarantz trikiti doinuen laguntzarekin. Doneztebe plazan eskuak margotu eta pankarta egin dute hilaren 28an Donostian egingo den mobilizaziora joateko deia eginez. Txokolate-jatea ere izan da eta ondoren argazkia atera dute.




2015(e)ko azaroa 20, ostirala

Facebookek kontua itxi digu


Egun hauetan Hezkuntza Plataformen Topaguneak Facebooken duen orrialdea itxi digute. Honen ondorioz, ezin izango dugu eguneroko jarduna orrialde horren bitartez adierazi.

Facebooken gure presentzia bermatu eta gure berriak beti bezain arin zabaltzeko, orrialde berria jarri dugu martxan. Eskertuko dizuegu hau atsegin eta zabaltzen laguntzea.
Mila esker eta barkatu eragozpenak.

Orrialde berriaren linka: HPT Facebook

2015(e)ko azaroa 4, asteazkena

Azaroaren 28ko deialdi guztiak iragarri ditugu!

Agerraldia · Donostia
Iragan urriaren 16an iragarri genuen azaroaren 28an gure hezkuntza eredu propioa eraikitzeko urratsa emango dugula. Gaur berriz, hezkuntza eragileen eta dagoeneko atxikimendua adierazi dute dozenaka norbanakoren babesarekin, herrialdeko mobilizazioen nondik norakoak zehaztu ditugu.

Azaroaren 28ko atal berezia: klik hemen

Agerraldia · Iruñea

[Aiaraldea.eus | Albistea] "LOMCE legearen aurkako manifestazio anitza egin zuten ostiralean"

LOMCE legearenriko aurkako eta hezkuntza propioaren aldeko eskualdeko manifestazioa egin zen ostiralean Aiaraldeko Gure Hezkuntza plataformak deituta. Guraso, irakasle eta ikasle ugarik parte hartu zuten mobilizazioan eta azaroaren 28an Gasteizera, herrialdeko kalejiretara, joateko deia egin zuten.

Hemen argazki galeria: 2015_LOMCE Ez_manifestazioa