BEREZIAK

2016(e)ko urria 30, igandea

Errebaliden ezaugarriak

Hauek dira Rajoy-k iragarritako errebaliden ezaugarri nagusiak. Aurten balio akademikorik izango ez dutela adierazi bazuen ere, egin, egin beharko dira eta unibertsitatera sartzeko derrigorrezkoa izango da (orain arteko selektibitatearen gisara). Hala ere, guk planto egingo diegu!

(Abajo en castellano)




2016(e)ko urria 21, ostirala

Urriak 26 dela eta...

Kaixo lagunak!

Dakizuen bezala, urriaren 26an Espainiar Estatu mailako greba eguna deitu du Sindikato de Estudiantes-ek. Horri tiraka, Hego Euskal Herrian ere, deialdi ezberdinak egongo dira.

Toki batetik zein bestetik, HPTren iritzia eskatu da honen inguruan. Hau dela eta, ondorengoa plazaratu nahi dugu HPT-tik:
  • Iraila hasieran egindako asanbladan ikasturteko plangintza orokorra zehaztu genuen. 3 puntu nagusi zituen:
    1. Iazko ildoari jarraitu, LOMCE/Heziberri-ri planto egitea.
    2. Ebaluazio eredua gai zentral nagusi gisa lantzen hastea.
    3. Murrizketak edota bestelako inposizioak salatu eta hezkuntza eragileekin harremanak mantentzea.

2016(e)ko urria 14, ostirala

Telegram kanala ireki dugu

Telegram kanal berria ireki dugu. Bertan, HPT-tik zabaltzen ditugun edukiak, hezkuntza eragileen mezuak edota interesgarriak izan daitezkeen albisteak zabalduko ditugu. Kanal honekin, berehala, informazio guztia jasoko dugu klik soil bat eginez zure mugikorrean.

HPTren kanalean sartzeko edota jendeari gonbidapena luzatzeko, hona gure kanalaren helbidea:

https://telegram.me/hezk_topagunea



2016-2017 ikasturteko erronkak

2016-2017 ikasturtea erronkaz beterik hasi dugu. Irailean egin genuen asanbladan ikasturte honetarako erronka nagusiak adostu genituen.

Lehenengoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskundeak zirela eta, alderdi politikoei interpelazioa egitea izan zen. Hona jaso genituen erantzunak: klik hemen

Bigarrenik, egiten dugun Euskal Herriko hezkuntza sistema zatitu eta gaixoaren inguruko gure hausnarketa plazarazteko iritzi artikulu baten kaleratzea izan zen: klik hemen

Hirugarrenik, eta aurreko ikasturteko ildoei jarraiki, ebaluazioaren gaia jorratzea izan da. Alegia, LOMCE eta Heziberri planto egiteaz gain, bestelako ebaluazio eredu baten inguruan hausnartzen hastea. Honetarako, topaketak antolatu ditugu datorren azaroaren 5ean, Gasteizen. Klik hemen.

Ondorengo bideotxoan, laburrean, HPT sarea zer garen eta zertara dedikatuko garen azaltzen da.

2016(e)ko urria 4, asteartea

Ebaluazioa eztabaidara ekarriko dugu azaroaren 5ean, Gasteizen

LOMCE eta Heziberriren kontra azken urteetako mobilizaziorik handienetakoak egin ditugu Euskal Herrian. Azkena, iragan ikasturtean burututako planto masiboa izan zen. Aurten, dinamika horrekin jarraituko badugu ere, errefoma horien bermea diren ebaluazioei heldu nahi diegu.

Ebaluazioa da Heziberriren bitartez LOMCEren berme nagusia. Horregatik, planto egiteaz gain, aurten, ebaluazio sistema bera eztabaida eta hausnarketara ekarri nahi dugu. Hori dela eta atal berria ireki dugu blogean: TOPAKETAK.

Azaroaren 5ean, larunbat goizarekin, ebaluazioaren inguruan hausnartzeko topaketak antolatu ditugu, Gasteizen. Informazioa izan ahala eguneratzen joango gara.


2016(e)ko iraila 22, osteguna

Alderdi politikoen erantzunak

Esan genuen bezala, modu baten edo bestean, LOMCEren kontra agertu diren alderdiei galdera batzuk luzatu genizkien iragan larunbatean egindako agerraldian.

Konkretuki, PNV, PSE, Elkarrekin Ahal Dugu eta EH BILDUri zuzendu gintzaien. Aste honetan ere, sare sozialen bidez eta baita emailez ere galdera horiek egin dizkiegu guzti hauei.

Harritu gaitu, izan ere, zoritxarrez, lau alderdi horietatik soilik hiruk erantzun digute. Galderak erantzun dizkigutenak EH BILDU, PSE-EE eta Elkarrekin Ahal Dugu izan dira.

Eskerrik asko EH BILDUri, PSE-EEri eta Elkarrekin Ahal Dugu-ri erantzunak luzatzeagatik.





Hala ere, aipatutako lau alderdi politikoen hezkuntza programen loturak dituzue hemen:
Aurrerantzean, espero dugu LOMCEri planto egin eta gure hezkuntza sistema propioa eraikitzeko, alderdiokin ere harremana izanten jarraitzea.

2016(e)ko iraila 21, asteazkena

[Iritzia] "Hezkuntzak arduratzen gaitu"

Hezkuntzak arduratzen gaitu. Bai, oso. Hezkuntza sistema larriki gaixorik dagoelako. Sintoma guztiek diagnosi horretara eramaten gaituzte. Aurten ere, ez ezegonkortasunean hasi dugu ikasturtea. Berrriro ere, EAJ­k zuzentzen duen Hezkuntza Sailaren arduragabekeria agerian geratu da. Hori bai, argi daukaguna zera da: Lomce legearen aplikazioa bete­betean eramango dela aurrera Heziberriren bidez. Eta hori gutxi balitz, Madriletik inposaturiko murrizketak ere berton aplikatuko dituzte.

2016(e)ko iraila 18, igandea

EAEko alderdi politikoei zuzentzen gatzaie


Hasi da dagoeneko 2016-2017 ikasturtea eta Hezkuntza Plataformen Topagunetik ere berrori ekin nahi diogu. Zoritxarrez, aurreko 3 ikasturteak bezalaxe, LOMCEren inposizioaz markatutako ikasturtea. Esan genuen kurtso bukaeran eta berriz diogu: Eusko Jaurlaritza LOMCE aplikatzen ari da Heziberriren aitzakipean.

2016(e)ko iraila 12, astelehena

Ikastute hasierako asanblada + agerraldia

Kaixo lagunok!

Dagoeneko hasi dugu 2016-2017 ikasturtea eta aurten ere erronka mordua dugu aurrean. Abuztuan egindako batzarrean hainbat egitasmo mahai gaineratu genituen. Horien guztien azalpenerako eta ikasturtearen kronograma osoa izan dezagun, asanblada deitu dugu datorren irailaren 17an, Bilbon, goizez.

Ondoren, Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeak bertan ditugula kontutan izanik, agerraldi publikoa egingo dugu gure iritzia trasladatzeko.

> Helbidea: Begoñako Udaltegia, Zirko Amateur, 2 - 48004 Bilbo
> Google Maps: klik hemen
> Metroz: Basarrate geltokian jeitsi. Igogailua hartu. Eta aldapa behera egin. Bukaeran, aurrez aurre, Udaltegia dago.

2016(e)ko ekaina 15, asteazkena

Solasaldia Hamaika Telebistan: "Heziberri LOMCE aplikatzeko tresna bihurtzen ari da"

Hamaika TBren Gurean Gaur saioan, Hezkuntza Plataformen Topagunearen kide den Leire Barrera elkarrizketatu dute. Ekainaren 11n, ikasturtearen balantzea egin genuen Barakaldon. 178 ikastetxek 3. mailako azterketari planto egin diogu, LOMCE eta Heziberriri kontra egiteko. HPT-tik gogor kritikatu dugu Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua aipatu legea aplikatzeagatik.

2016(e)ko maiatza 21, larunbata

Mobilizazioak 3. mailako azterketaren azken egunean

Maitzaren asken astean, 3. mailako azterketa (antza) egiteko azken egunetan mobilizazioak egingo ditugu kastetxeetan. Batez ere, maiatzaren 27an, azterketaren azken egunean, kontzentrazioak egiteko deladia luzatu nahi dugu.

Gainera, azterketa inposatu hauei ezetz esateaz nekatuta gaudela, honetaz gai, Euskal Herrian nahi eta behar dugun bestelako ebaluazio propioa aldarrikatuko dugu.

Gasteizko 21 ikastetxek planto egingo dutela jakin arazi diote Cristina Uriarteri

ko borondatea agertu dute. Hauen artean, 21, Gasteizko ikastetxeak dira. Egin duten elkarteratzearen ostean

> Albistea Gasteizko Plataformaren blogean

> Argazki galeria: klik hemen

55 ikastetxetik gora egingo dute planto, Bizkaian

Ikaskuntza prozesuaren egoera ezagutu, eta emaitzetan oinarrituta berau hobetzeko plana egitea du helburu Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako azterketak. Hala zehaztu du Hezkuntza Sailak. Egoera hori ahalik eta azkarren diagnostikatzea eta behar diren neurriak hartzea du xede. Hala, Heziberri planaren eredu pedagogikoaren markoak Lehen Hezkuntzaren etapa erdian barne-ebaluazio diagnostikoa egitea aurreikusten du. Guraso eta hezkuntza komunitateko agente asko ez datoz bat irizpide horiekin. Besteak beste, helburua ikastetxeen rankinga egitea dela uste dute. LOMCE lege organikoaren inposiziotzat jo dute, gainera. Hala, azterketon aurka planto egin dute. Bizkaian 53 ikastetxek hartu dute erabaki hori, oraingoz.

> Santutxuko guraso bati elkarrizketa, klik hemen

2016(e)ko maiatza 9, astelehena

Deba Goieneko 12 ikastetxetan #LOMCEriPlanto egingo diote


LOMCE legeak azterketa bat ezartzen du LHko 3. mailako ikasleentzat. Horren aurrean, bailarako ikastetxe ia denek bat egin dute azterketari planto egitearekin. Hamabik ezetz esan dute eta geratzen den hamahirugarrena ez da posizionatu oraindik.

Hezkuntzarekin lotutako kanpo erasoak gizarteratzeko asmoz, etorkizunean ikastetxeen arteko ekimen bateratuak egitea pentsatzen ari dira. Horren harira, Deba Goieneko Hezkuntza Bilgunea sortzea proposatu dute era honetako legeen aurrean era kohesionatuagoan erantzuteko.


2016(e)ko apirila 30, larunbata

120 ikastetxetan 3. mailako azterketari planto egingo diogu

HPTn egindako errekontu eta datu bilketaren arabera, 120 dira, gaurko egunez, LOMCEren aplikazioari jarraiki Heziberri 2020k agintzen duen 3. mailako azterketa ez egiteko hautua hartu duten ikastetxeak. Azterketa antipedagogiko hau maiatzaren 2tik 27ra bitartean egiteko agindu du EAEko Hezkuntza Sailak baina ikasle, familia eta, orohar, hezkuntza komunitatearen lanari esker, 120 dira, momentuz, ebaluazio inposatu hau egingo ez duten ikastetxeak.

120 ikastetxetan PLANTO  |  Araba: 29  |  Bizkaia: 46  |  Gipuzkoa: 45

HANDITZEN DOAN PLANTO ZERRENDA: KLIK HEMEN

2016(e)ko otsaila 17, asteazkena

[Heziberri] 3. mailako azterketa

Hezkuntza Sailak, berandu bada ere, argipenak eman ditu  3. mailako azterketaren inguruan. Argi gelditzen da, azalpenokin, 3. mailako azterketa bere egin eta honi begira planto jarrera egin nahi dugunon iniziatiba baretu nahi duela. Hitz politak eta ondorio bakarra: LOMCEk arautzen duen 3. mailako azterketa egitera bultzatu nahi ditu ikastetxeak. Horren aurrean, guk planto!

Deskargatzeko: klikatu hemen
Berritzeguneen orientabide osoak: klik hemen



2016(e)ko otsaila 8, astelehena

HPT: “Gobernuen jarreraren aurrean plantoan berresten gara”


Urtarrilaren 16ko asanblada orokorrean argi esan genuen: azterketaz beteriko LOMCEren ebaluazioen kontra gaude eta ez egiteko konpromisoa dugu. Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernu berriari mezu zuzena helarazi genien, gainera: LOMCE aplikatzeko hautuan jarraituz gero, planto tinko eta orokortua bultzatu eta eramango dugu aurrera.

Hezkuntza komunitatearen eta batez ere familien presioari eta jarrera tinkoari esker, badirudi Gobernu biek jarrerak apur bat aldatu dituztela. Norabide argirik gabe, hala ere. Nafarroako Gobernuak 3. zein 6. mailako azterketak egingo ez dituela iragarri du. 6. mailako azterketaren pilotajea, hala ere, egin du dagoeneko. Cristina Uriarteren sailak 3. mailako azterketa mantendu eta 6. mailakoa aurten egingo ez duela iragarri du.

Batak ala besteak, LOMCEren eta LOMCEren euskal aplikazioa den Heziberri 2020ren dekretuak onartuak dituzte. Hau da, LOMCEren araberako araudia da indarrean dagoena gure administrazioetan; LOMCEren araberakoa.

2016(e)ko urtarrila 30, larunbata

2016(e)ko urtarrila 16, larunbata

Herri gisa 3. eta 6. mailako azterketa inposatuei planto egingo diegu

HPTren asanblada orokorra egin dugu gaur, Gasteizen. Bertan, besteak beste, iragan azaroaren 28an burututako mobilizazio egun nazionalaren balantzea egin dugu. Eguna positiboki baloratu dugu, izan ere, LOMCEren gaia kalera atera eta agenda politiko eta mediatikoan jartzeko baliagarria izan zen. Baita hezkuntza komunitatea, elkarlanean, mobilizazio bateratuak antolatzeko ere.

Honetaz gain, aurten LOMCEren aplikazioa izaten jarraitzen duten Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako azterketen kontrako plantoa diseinatzen aritu gara. HPT-tik azterketa hauei planto orokortua egiteko estrategia diseinatu dugu.