BEREZIAK

2016(e)ko otsaila 17, asteazkena

[Heziberri] 3. mailako azterketa

Hezkuntza Sailak, berandu bada ere, argipenak eman ditu  3. mailako azterketaren inguruan. Argi gelditzen da, azalpenokin, 3. mailako azterketa bere egin eta honi begira planto jarrera egin nahi dugunon iniziatiba baretu nahi duela. Hitz politak eta ondorio bakarra: LOMCEk arautzen duen 3. mailako azterketa egitera bultzatu nahi ditu ikastetxeak. Horren aurrean, guk planto!

Deskargatzeko: klikatu hemen
Berritzeguneen orientabide osoak: klik hemen



2016(e)ko otsaila 8, astelehena

HPT: “Gobernuen jarreraren aurrean plantoan berresten gara”


Urtarrilaren 16ko asanblada orokorrean argi esan genuen: azterketaz beteriko LOMCEren ebaluazioen kontra gaude eta ez egiteko konpromisoa dugu. Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernu berriari mezu zuzena helarazi genien, gainera: LOMCE aplikatzeko hautuan jarraituz gero, planto tinko eta orokortua bultzatu eta eramango dugu aurrera.

Hezkuntza komunitatearen eta batez ere familien presioari eta jarrera tinkoari esker, badirudi Gobernu biek jarrerak apur bat aldatu dituztela. Norabide argirik gabe, hala ere. Nafarroako Gobernuak 3. zein 6. mailako azterketak egingo ez dituela iragarri du. 6. mailako azterketaren pilotajea, hala ere, egin du dagoeneko. Cristina Uriarteren sailak 3. mailako azterketa mantendu eta 6. mailakoa aurten egingo ez duela iragarri du.

Batak ala besteak, LOMCEren eta LOMCEren euskal aplikazioa den Heziberri 2020ren dekretuak onartuak dituzte. Hau da, LOMCEren araberako araudia da indarrean dagoena gure administrazioetan; LOMCEren araberakoa.