BEREZIAK

2016(e)ko urria 30, igandea

Errebaliden ezaugarriak

Hauek dira Rajoy-k iragarritako errebaliden ezaugarri nagusiak. Aurten balio akademikorik izango ez dutela adierazi bazuen ere, egin, egin beharko dira eta unibertsitatera sartzeko derrigorrezkoa izango da (orain arteko selektibitatearen gisara). Hala ere, guk planto egingo diegu!

(Abajo en castellano)




2016(e)ko urria 21, ostirala

Urriak 26 dela eta...

Kaixo lagunak!

Dakizuen bezala, urriaren 26an Espainiar Estatu mailako greba eguna deitu du Sindikato de Estudiantes-ek. Horri tiraka, Hego Euskal Herrian ere, deialdi ezberdinak egongo dira.

Toki batetik zein bestetik, HPTren iritzia eskatu da honen inguruan. Hau dela eta, ondorengoa plazaratu nahi dugu HPT-tik:
  • Iraila hasieran egindako asanbladan ikasturteko plangintza orokorra zehaztu genuen. 3 puntu nagusi zituen:
    1. Iazko ildoari jarraitu, LOMCE/Heziberri-ri planto egitea.
    2. Ebaluazio eredua gai zentral nagusi gisa lantzen hastea.
    3. Murrizketak edota bestelako inposizioak salatu eta hezkuntza eragileekin harremanak mantentzea.

2016(e)ko urria 14, ostirala

Telegram kanala ireki dugu

Telegram kanal berria ireki dugu. Bertan, HPT-tik zabaltzen ditugun edukiak, hezkuntza eragileen mezuak edota interesgarriak izan daitezkeen albisteak zabalduko ditugu. Kanal honekin, berehala, informazio guztia jasoko dugu klik soil bat eginez zure mugikorrean.

HPTren kanalean sartzeko edota jendeari gonbidapena luzatzeko, hona gure kanalaren helbidea:

https://telegram.me/hezk_topagunea



2016-2017 ikasturteko erronkak

2016-2017 ikasturtea erronkaz beterik hasi dugu. Irailean egin genuen asanbladan ikasturte honetarako erronka nagusiak adostu genituen.

Lehenengoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskundeak zirela eta, alderdi politikoei interpelazioa egitea izan zen. Hona jaso genituen erantzunak: klik hemen

Bigarrenik, egiten dugun Euskal Herriko hezkuntza sistema zatitu eta gaixoaren inguruko gure hausnarketa plazarazteko iritzi artikulu baten kaleratzea izan zen: klik hemen

Hirugarrenik, eta aurreko ikasturteko ildoei jarraiki, ebaluazioaren gaia jorratzea izan da. Alegia, LOMCE eta Heziberri planto egiteaz gain, bestelako ebaluazio eredu baten inguruan hausnartzen hastea. Honetarako, topaketak antolatu ditugu datorren azaroaren 5ean, Gasteizen. Klik hemen.

Ondorengo bideotxoan, laburrean, HPT sarea zer garen eta zertara dedikatuko garen azaltzen da.

2016(e)ko urria 4, asteartea

Ebaluazioa eztabaidara ekarriko dugu azaroaren 5ean, Gasteizen

LOMCE eta Heziberriren kontra azken urteetako mobilizaziorik handienetakoak egin ditugu Euskal Herrian. Azkena, iragan ikasturtean burututako planto masiboa izan zen. Aurten, dinamika horrekin jarraituko badugu ere, errefoma horien bermea diren ebaluazioei heldu nahi diegu.

Ebaluazioa da Heziberriren bitartez LOMCEren berme nagusia. Horregatik, planto egiteaz gain, aurten, ebaluazio sistema bera eztabaida eta hausnarketara ekarri nahi dugu. Hori dela eta atal berria ireki dugu blogean: TOPAKETAK.

Azaroaren 5ean, larunbat goizarekin, ebaluazioaren inguruan hausnartzeko topaketak antolatu ditugu, Gasteizen. Informazioa izan ahala eguneratzen joango gara.