BEREZIAK

2016(e)ko urria 21, ostirala

Urriak 26 dela eta...

Kaixo lagunak!

Dakizuen bezala, urriaren 26an Espainiar Estatu mailako greba eguna deitu du Sindikato de Estudiantes-ek. Horri tiraka, Hego Euskal Herrian ere, deialdi ezberdinak egongo dira.

Toki batetik zein bestetik, HPTren iritzia eskatu da honen inguruan. Hau dela eta, ondorengoa plazaratu nahi dugu HPT-tik:
  • Iraila hasieran egindako asanbladan ikasturteko plangintza orokorra zehaztu genuen. 3 puntu nagusi zituen:
    1. Iazko ildoari jarraitu, LOMCE/Heziberri-ri planto egitea.
    2. Ebaluazio eredua gai zentral nagusi gisa lantzen hastea.
    3. Murrizketak edota bestelako inposizioak salatu eta hezkuntza eragileekin harremanak mantentzea.
  • HPTk bi mobilizazio mota babestu ditu:
    1. HPT-tik bultzatu ditugunak, propio: Plantoa, azaroak 28ko herrialdeko mobilizazioak, ikastetxeetako kontzentrak, festa egunak herrietan...
    2. Hezkuntza eragile guztiek, batera, bultzatutakoak: Urriaren 12ko manifestazio nazionala, Gure Gida, iazko ikasturte bukaerako 5 sindikatuen kontzentrak...
Orain, ordea, urriaren 26ko deialdia dela eta, eragileen arteko deialdi bateraturik ez dago. Beraz, HPTren baitan bidelagun ditugun eragile guztien arteko deialdi bateraturik ez dagoenez, HPT-tik egun horrekiko posturarik ez hartzea erabaki dugu. Hori bai, tokian tokiko plataforma bakoitzak, orain arte bezala, nahi duena egiteko askatasun osoa du, noski!

Dena den, eragileen bozgorailu ere izan nahi dugunez, hona hemen bidelagun kontsideratzen ditugun eragileen posizio eta iritziak:
Guk, ikasturte hasieran markatutako bidea jarraituko dugu HPTtik.

Animo eta ondo izan!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina