BEREZIAK

2017(e)ko otsaila 18, larunbata

#o18ebaluazioa topaketa herritarrak


“Ebaluazioa eztabaidara” topaketak antolatu ditu gaur Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean. Bertan 48 lagun bildu gara eta egungo ebaluazio sistemaren inguruan eztabaidatu dugu.

Hemen topaketen inguruko informazio eta bitarteko guztiak: KLIK HEMEN

Ondorengo txio sortan Twitter bidez egindako jarraipena ikusi daiteke:

2017(e)ko otsaila 13, astelehena

Badatoz ebaluazioaren inguruko topaketak

Zer dakigu ebaluazioaz? Zer da benetan? Zein garrantzia du gure ikasleen eta hezkuntza sistemaren hobekuntzan? Berdina al da ebaluatzea eta kalifikatzea? Nork antolatzen ditu eta zein helbururekin?

Galdera hauek eta gehiago, bolo-bolo ari dira azkenaldian ikastetxe zein kalean. Hori dela eta, HPT-tik modu erraz eta ulergarrian gai hau eztabaidara ekarri nahi dugu.

Horretarako larunbat honetan, hilak 18, goizeko 10:00etatik aurrera "Ebaluazioa eztabaidara" topagetak antolatu ditugu Gasteizen, Oihaneder etxean.

Hona deialdia egiteko kaleratu ditugun hainbat bideotxo: