BEREZIAK

2017(e)ko martxoa 25, larunbata

Planto egiteko erabiliko ditugun bitartekoak aurkeztu ditugu

Mamarigako Kulturgunean egindako asanbladaren ostean 2016-2017 ikasturte honetan LOMCEren araberako ebaluazio sistemak agintzen dituen azterketei planto egiteko bitartekoak aurkeztu ditugu.


Asanbladan, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako zein DBH 4. mailako azterketei planto egingo diegula berrestu dugu.

Ondorengo loturan prestatu ditugun idazkiak deskargatu daitezke:

Eta hemen hitzaldiak emateko erabiliko dugun aurkezpena:



2017(e)ko martxoa 20, astelehena

M22-23 guk ere GREBA!


Martxoaren 22 eta 23an greba egunak deitu dira. Lehengoa gehiengo sindikalak deitu du (LAB, ELA, Steilas) eta bigarrena Ikasle Abetzaleak-ek.

Hezkuntza Plataformen Topagunetik beharrezkoa ikusten dugu mobilizazio dinamikarekin jarraitzea. Gainera, inposatu nahi dizkiguten azterketa eta errebalidei planto egin eta bestelako ebaluazio eredu bat eraikitzeko kalera irtetzeko beharra dugu. Hori dela eta, guk ere greba egiteko deialdia egiten dugu!