BEREZIAK

2017(e)ko apirila 26, asteazkena

Maiatzaren 5ean kalera!


Maiatzaren 5ean ikastetxe, auzo zein herritean mobilizatzeko deialdia egin dugu.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak LOMCE aplikatzen jarraitzen dute. Horren adibide da indarrean dugun ebaluazio sistema.
LOMCEk ezartzen duen eraran, eta HEZIERRIk asumitu duen bezala, datozen egunetan LOMCEren araberako 4 azterketa inposatu izango ditugu gure ikastetxeetan:

Lehen Hezkuntzan: 3. eta 6. mailan + DBHn: 4. mailan + Batxilergoan 2. mailan.

Nahiz eta lotesleak ez izan eta errepikatzeko ez balio, LOMCEren araberako azterketak dira. Informazio argi eta zehatzik ez dute zabaldu, gainera, Cristina Uriarte zein Maria Solana sailburuek.

Hau dela eta, inposatu nahi zaizkigun LOCMEren araberako azterketei planto egiteko eta mobilizatzeko deia luzatu nahi dugu!