BEREZIAK

2017(e)ko maiatza 18, osteguna

HPT: "PNV eta PSE PPren errebaliden alde lerrokatu dira"


Gaur, Gasteizko Legebiltzarrean LOMCEren errebalidak eteteko Legez Besteko Proposamena eztabaidatu da EH Bildu-k proposatuta. LBP hau EH Bildu-k eta Elkarrekin Podemos-en babesa izan du. Kontra, ordea, PNV-k, PSE-k eta PP-k bozkatu dute.

Hezkuntza Plataformen Topaguneak Legebiltzar aurrean kontzentrazioa egin eta ondoren Legebiltzarrean bertan agerraldia egin du. Honen balorazioa egin eta hau adierazi nahi du HPT-k:

  • Jaurlaritzak, aurten ere, LOMCEren araberako azterketak aplikatzen hasi da. Astelehenean hasi dira azterketak.
  • Hezkuntza komunitatearen gehiengoak, berriz ere, planto egiteari ekin diogu.
  • Egun hauetan  gure ikastetxeetan planto jarrera irmoa egiten ari da.
  • Eskerrak eman nahi dizkiegu EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-i plantoa babesteagatik.
  • Hala ere, pena handiz PNV-PSE-PPk LOMCEren azterketen alde egin badute ere, astelehenetik erakusten ari garen bezala azterketa inposatu hauei planto egiten jarraituko dugu, badakigulako LOMCEren aplikazio hutsa direla.
  • Beraz, dei egiten diogu hezkuntza komunitate guztiari plantoekin jarrai dezaten eta bestelako ebaluazio eredu baten alde egin dezaten.