Gaur, Gasteizko Legebiltzarrean LOMCEren errebalidak eteteko Legez Besteko Proposamena eztabaidatu da EH Bildu-k proposatuta. LBP hau EH Bildu-k eta Elkarrekin Podemos-en babesa izan du. Kontra, ordea, PNV-k, PSE-k eta PP-k bozkatu dute.
Hezkuntza Plataformen Topaguneak Legebiltzar aurrean kontzentrazioa egin eta ondoren Legebiltzarrean bertan agerraldia egin du. Honen balorazioa egin eta hau adierazi nahi du HPT-k:
- Jaurlaritzak, aurten ere, LOMCEren araberako azterketak aplikatzen hasi da. Astelehenean hasi dira azterketak.
- Hezkuntza komunitatearen gehiengoak, berriz ere, planto egiteari ekin diogu.
- Egun hauetan gure ikastetxeetan planto jarrera irmoa egiten ari da.
- Eskerrak eman nahi dizkiegu EH Bildu eta Elkarrekin Podemos-i plantoa babesteagatik.
- Hau esanda, salatu nahi dugu PNV-k eta PSE-k izandako jarrera. Madrilen eta baita hemen egiten dituzten adierazpenetan LOMCEren azterketen kontra harro badaude ere, gaur, PNV eta PSE-k LOMCEren azterketen alde egin dute.
- Bereziki kezkatzen gaitu PSEren jarrera, izan ere, hauteskunde kanpainan alderdi guztiei helarazi genizkien galdera batzuetan PSE-k argi esan zigun euren helburua ‘Heziberriren ebaluazio diagnostikoa bertan behera uztea’ zela.
- Hala ere, pena handiz PNV-PSE-PPk LOMCEren azterketen alde egin badute ere, astelehenetik erakusten ari garen bezala azterketa inposatu hauei planto egiten jarraituko dugu, badakigulako LOMCEren aplikazio hutsa direla.
- Beraz, dei egiten diogu hezkuntza komunitate guztiari plantoekin jarrai dezaten eta bestelako ebaluazio eredu baten alde egin dezaten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina